Nintendo

Nintendo, gaur eguneko bideo joko enpresa handienetariko bat da, Microsoft eta Sonyrekin batera. Jende askok ezagutzen du, baina askok ez dakite «hanafunda» izeneko karta joko bateko enpresa zela, eta hainbat negozio desberdinekin aritu eta gero bideo-jokoen enpresa bihurtu zen.

Bideojoko enpresa bezala argitaratu zuten lehenengo bideo kontsola NES-a izan zen (Nintendo Entertainment System) 1983an Japonian. Kontsola honetan egin ziren ezagun gaur egun Nintendo-ren aurpegia diren pertsonaiak, adibidez, Mario, Link, Kirby, Samus, Pit… Honegatik, NES-eko jokurik onenak hauek dira: Mario bros, The Legend of Zelda, Metroid, Kid icarus, Kirby’s adventure… 61 milioi unitate saldu ziren.

NES-aren izugarrizko arrakasta eta gero 1990-an SNES-a (Super Nintendo Entertainement System argitaratu zuten, Japonian. Kontsola honetan joku arrakastatsu horien bigarren zatiak atera ziren: TLOZ «A link to the past», Donkey kong country, Super Mario World… 49 milioi unitate saldu zituen.

1996-an Nintendo 64-k mundua ikusi zuen. Ez zen izan bere arbasoak bezain arrakastatsua 32 milioi saldu baitzituen, nintendo indarra galtzen ari zen. Kontsola honen ezaugarri bereziena da, beste guztiak baino hobeago zaharkitu dela, gaur egun, oso kontsola ontzat konsideratzen da. Joku esanguratsuena Mario 64 da, istoriako Mario joku onena onartzen dena eta plataformazko jokoak egiteko era aldatu zuena.

2001-ean Gamecube izeneko kontsola kubo formakoa atera zuten. Kontsola honen ezaugarri esanguratsuena bere kontrolagailua zen, istoriako onena bezala onartuta dagoena xbox 360-arenarekin batera. 21 milioi saldu ziren eta joku onenak super smash bros, metroid prime eta mario sunshine izan ziren.

Nintendok berriz ere gora egin zuen merkatuan Wii-aren gatik. 2006-an argitaratu zen kontsola honek 101 milioi unitate saldu zituen. Hau mugimendu sentsoreak zituen kontrolekin jokatzen zen, benetako mugimenduak egiten ari zinela simulatuz.

Arrakaste gehegi gabe egon zen Nintendo hurrengo urteetan, mahaigaineko kontsolei dagokionez. Baina, 2017an Nintendo Switch izeneko kontsola argitaratu zuten. Izugarrizko aurrerapena izan zen, kontsola hibridoa sortu baitztuten, mahaigainekoa eta mugikorra aldi berean.