Play Station

Play Station edo Sony Interactive Entertainment bideojoko enpresa japoniarrak, 90eko hamarkada amaieran haien produktu famatua atera zuten, PS1 bezala ezagutzen dena. Urteak pasa ahala arrakasta handia izan zuen eta konsolen bertsio desberdinak ateratzen hasi ziren. Honekin batera, merkatura ateratako lehen bideojokoa, Buzz izeneko joku interaktiboa izan zen. Mundu osoan zehar oso ospetsua egin den joko bat, izan ere.

Lehen konsola atera eta sei urtera, PS2-a atera zuten, XXI.mendeko konsolen aita bezala ezagutzen dena. Gainera, Play Stationek geihen saldutako produktua izan zen, 162 milioi unitate ingururen salmentarekin. Bere joku onenak god of war, gta San Andreas eta Metal gear solid 3 izan ziren.

2006-an PS3a atera zuten 2005-ean aurkeztu eta gero. Arrakasta handia izan zuen, ez PS2a bezain beste, 87 milioi unitate saldu ziren. Hainbat joku atera zituzten soilik PS3rako zirenak, hauek izaten dira kontsola honen jarraitzaileei gehien gustatzen zaiena kontsola hauetatik. Joku onenak GTA V, Red dead redemption eta resident evil 2 izan ziren.

2013-an PS4a atera zuten eta PS3a baino gehiago saldu zen, 118 milioi unitate salduta. Kontsola hau oso maitatua izan da jarraitzaileengandik bere joku mota ugariagatik. Joku onenak God of War, Red dead redemption 2 eta Uncharted 4 dira.

Azkenik, 2020 bukaeran PS5-a atera zuten merkatura. Oraindik ez daude salmenten datu zehatzik, baina dendetatik hegan egiten ari dira, ez dago inolako stockik dendetan, izugarri zaila da lortzea. Oraingoz joko gutxi daude Spiderman berria, Demons souls… baina hainbat joku aterako direla esan dute adibidez God of war ragnarok edota Horizon berria.

Bideojokoen munduan, etorkizunerantz pausu bat izan da PS5a